Prentsa Aretoa

Berriak

2010/05/26

Ortuzar: “Dena bide onetik joanda” uda baino lehenago deituko da Guggenheim Urdaibairen inguruko ideia lehiaketa

Andoni Ortuzar Bizkaiko EAJ-PNVren lehendakariak berretsi egin du Guggenheim Urdaibai egitasmoa defendatzen duela eta baieztatu du "dena bide onetik joanda" Guggenheim Fundazioak uda baino lehen  ideia leihaketa deituko duela, artista eta arkitektoek arte gunearen inguruan dituzten proposamenak aurkez ditzaten.

Ezagutzera eman
Ortuzarrek ez du ulertzen zergatik Eusko Jaurlaritza zergatik "tematu ote  den egitasmoarekiko ezetz borobilean, oraindik ez baitute arrazoi sendorik eman" eta gaineratu du berak bere susmoa duela ideia "Bizkaiko Foru Aldundiarengandik eta EA-PNVren gandik sortua izan delako izan daitekeela".

Lehendakariak Bizkaiko Ahaldun Nagusiak egitasmoa gauzatzeko ituna eskaintzeko bidali zion gutunari oraindik erantzun ez diola salatu ostean, Ortuzarrek esan du berak ez dakiela PSEk Urdaibairako iragarri duen museo ekologiko baten  balizko eskaintza horren inguruko ezer,  "Espekulazio handia dago Eusko Jaurlaritzak eskainiko digunaren inguruan, baina hilabeteak igaro dira eta ez dugu proposamenik jaso", kritikatu du.
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!