Prentsa Aretoa

Berriak

2010/05/31

“Udaltzain-tutoreak” ikasleen segurtasunaren alde egingo du eta absentismoa ekiditeko ahalegina egingo du Santurtzin

Santurtziko Udalak "udaltzain-tutore" figura jarri du abian, honek ikasleen segurtasunaren alde egingo du eta eskolako absentismoa ekiditeko ahalegina egingo du. Unitate berri honetan sei udaltzain izango dira eta ikastetxeetako zuzendaritzekiko harreman zuzena mantenduko dute "ikastetxeek konfiantzako pertsona izango dute segurtasunarekin harremana duten gaiak aztertzeko orduan", azaldu du Ricardo Ituarte Santurtziko alkateak.

Ezagutzera eman
"Helburua da ikastetxe bakoitzeko egoera eta arazoak lehen eskutik ezagutzea, ikastetxe bakoitzaren inguruko unean uneko informazio zehatza jasoko delarik", azaldu du Ituartek. Era berean, ikastetxeekiko lankidetza emango da eta figura honek bideratu egingo ditu eskola erkidegoak eskatutako gaien inguruko informazio hitzaldiak.

Besteak beste, ekimen honen bitartez landuko den esparru batek ikastetxeetan ematen diren hitzaldiak hartzen ditu. Horrela ba, Santurtziko udaltzaingoak hitzaldi-mahainguru egitasmoa jarriko du martxan 12-16 urte bitarteko gazteentzat, ikastetxeetan segurtasun maila handitzeko. Eskola jazarpena, etxeko bortxakeria, alkohola eta drogak, ondorio legalak, osasun eta zigor erreferentziak, adingabeen zigor legea eta ondare publikoetan marrazteak dakartzan ondorioak izango dira besteak beste aztertuko diren gaiak.

Protokoloa

Protokolo bat ezarri da Udaltzaingoaren aldetik jarraitu beharrekoa, absentismoa eman delako susmoa dagoenean. Kalean, eskola orduetan, eskolan derrigorrez izan beharko liratekeen gazteak daudela  antzematen denean, beren datu pertsonalak eta eskolaren izena eskatuko zaizkie eta  horrekin batera, ikastetxean ez egoteko arrazoia; hau guztia, horretarako bereziki eginda egongo den egutegian islatuko da.
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!