Prentsa Aretoa

Berriak

2010/06/03

Azkorrik, Ereagak eta Arrigunagak bandera urdina lortzen dute

Bandera urdina Euskal Autonomi erkidegoko hiru hondartzetan baino ez da izango aurtengo udan, hirurak Getxokoak: Azkorri-Gorrondatxe, Ereaga eta Arrigunaga. Bigarren aldia da hiru hondartza hauei ingurumen arloko sari hau ematen zaiela, aurrenekoa 2007an izan zelarik. ADEAC-FEE, Ingurugiroko Hezkuntzako eta Kontsumitzaileen Elkarteak Estatuko hondartza eta portu jasangarriei emandako ikur hauek zeintzuk jaso duten gaur eman dute ezagutzera Madrilen. Izan ere, ingurugiroa eta natura errespetatuz hondartza gestionatzeko egindako esfortzu berezia aitortzeko saria da.

Ezagutzera eman
Azkorrik, Ereagak eta Arrigunagak bandera urdina lortzen dute

ARGAZKIA JAITSI

Bandera urdinak aurretik ezarritako estandar batzuk bete izana egiaztatzen du, tartean,  bainatzeko uraren kalitate ona, garbitasuna, informazioa, ingurugiroko hezkuntza, segurtasuna, zerbizuak eta instalakuntzak.

Bandera urdinaren azken helburua da turismoaren garapen jasangarria eta hondartzarako eta gunerako ingurugiroko gestioa lortzea.

Ingurumen Arloko zinegotziak, Keltse Eigurenek bere poztasuna agertu du lortutako hiru sariengatik "nazioartean ematen diren sariak direnez gero gure hondartzetara turismo gehiago ekarriko dutelako, beren kalitatea aintzat hartzen baita, eta, hortaz, hala espero dugu, gure udalerriaren ekonomiarentzat ere ona izango delako".

Eigurenek nabarmendu du bandera urdinak Getxoko hondartzetako uraren kalitatea eta zerbitzuengatik ez ezik "urte osoan zehar udalerrian ingurumen programak landu direlako ere lortu direla, horien artetik gutxienez 5 egiaztatu behar direlarik".

2010ean 605 izan dira Estatuko hondartza eta portuetan jaso dituzten banderak: 521 hondartzak jaso dituzte eta 84 kirol portuek.
Iparraldeak parte hartzen duten 33 herrialdeetatik buruan da Estatu espainiarra. Emaitza honek esan nahi du 2009koaren aldean 34 bandera urdin gehiago jaso direla (28 hondartzatan eta 6 portuetan), eta iaz izandako hazkunde nabarmenari gehitu behar zaio, bandera emateko baldintzak gogortu baziren ere.

Historia apur bat Getxon

Azkorriko hondartzak 1992an lortu zuen bandera urdina lehenengo aldiz eta horrez geroztik 17 bider eskuratu du (salbuespen bakarra Prestigeren isurketek eragin zuten). Hondartzaren ezaugarri bereziengatik garrantzi nabarmena du ingurugiroko ikuspuntutik, alde batetik dunen ekosistemagatik eta bestetik, bere hondar-lurzoru bigunean Euskal Herrian bizi den apo lasterkariaren (Bufo calamita) bi populazioetako bat bizi delako.

Ereagako hondartzan bandera urdina 2006 eta 2007an izan zen mastan jarrita eta Arrigunagan 2007an. Hiru hondartzak batera lehenengo aldiz, aipa bezala, 2007an.
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!