Prentsa Aretoa

Berriak

2010/06/03

Bilboko Udalak “hondartza berde” bat estreinako du Errekalden

Bilboko Udalak gaur inauguratuko du Errekalde, Larraskitu eta Iturrigorriaga-Peñascal auzoen artean aurkitzen den San Antonio Parkea. Bilbotarren gozamenerako egindako berdegune berriak 135.000 metro kuadro ditu, eta horrekin gehitzen joango dira Bilboko Eraztun Berdea eta hirian berdegune gisa jarritako milaka metro karratu.

Ezagutzera eman
San Antonio Parkea berdegune berria baino zerbait gehiago da. Udalaren asmoa izan da inguru horretan aisialdirako eremu handi bat sortzea, "hondartza berde" gisa. Gauzak honela, parke berriak lau zati desberdin eskainiko dizkie bilbotarrei eguzkia har dezaten eta udako hilabeteetan ezarriko diren dutxetan freskatu nahi dutenentzat, bero-egunak atseginagoak izan daitezen.

1.150 metro kuadroko lau zati edo zonalde hauetako bat parkeko goiko aldean kokatzen da; bigarren zonaldea lakuaren ondoan da eta euri-ura biltzeko aukera ematen du; hirugarrena, Iturrigorrin Eusko Jarularitzak eraikitako etxeen atzeko aldean dagoen frontoiaren alboan kokatutakoa eta, azken zonaldea, laugarrena, ilargi erdia osatzen duten etxeen atzeko aldean dago.

Proiektu berritzailea aurrera eramateko kontuan izan dira bizilagunek hirian birika berria izateko egindako iradokizunak. 
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!