Prentsa Aretoa

Berriak

2010/06/04

Udan hasiko dira Arratzun tasatutako hamasei etxebizitza berri eraikitzen

Arratzuko Udalak tasatutako etxebizitzak egitearen aldeko apustuari ekin dio, herriko belaunaldi berriak udalerrian bizitzen gera daitezen. Guztira, hamasei etxebizitza eraikiko dira eta eraikuntza lanak udan hastekoak dira.

Ezagutzera eman
Etxebizitza berriak oraingoen ondoan egongo dira eta lau bloketan banatuko dira, bloke bakoitzean lau etxebizitza egingo direlarik. Bi solairukoak izango dira ea bakoitzean hiru logela, aparkalekua, trastelekua eta lorategia. Egitasmo berean, plaza eta berdegunea aurreikusi dira. Udalaren aldetik azaldu dutenez, jarduera honekin "udalerriko hainbat gaztek duten etxebizitza beharrizana betetzen lagunduko dugu".

 
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!