Prentsa Aretoa
Berriak
2010/06/04
“Bilbao-Bizkaia Open Mind” ekimenak harrera ona lortu du Kopenhageko gay kolektiboan
Bilbao eta Bizkaia turismorako sustatzeko xedez Danimarkan izan den ekitaldia ospe onarekin amaitu da, turismo eta gastronomia alorreko profesionalek erakutsi izan duten interesagatik eta Kopenhage hirian kokatuta dagoen europar kontinente osoko gay kolektiboaren aldetik ere izan den harreragatik. Gizarte talde honek Bilbo eta Bizkaia herrialdea ezagutzen du eta erreferentea da Europan interes bizia sortarazten duten gaietan, hala nola kultura, arkitektura edo gastronomia. Halaber, turistak ere izan ahal dira ahalmen ekonomiko garrantzitsua dutelako eta Bilbao-Bizkaiak eskaintzen duen kalitatezko turismoaren kontsumitzaile izan daitezkeelako.
Ekitaldi honen aurretik, Kopenhagen izan den Bizkaia eta Bilboren ordezkaritza Louisiana Museoan izan da naturan integratuta dagoen eta nazioartean naturarekin egiten duen uztartzeagatik garrantzi eta oihartzuna duen arte zentro honen kontzeptua ezagutzeko. Josune Ariztondo Kultura Diputatuak eta berarekin izan diren ordezkariek museoaren eraikuntzarako planteamendua eta funtzionatzeko modua ezagutu dute.
Nabarmenak...
Ziortza-Bolibar
2026/05/15
ELORRIO
2026/05/14
LEZAMA
2026/05/14
BERRIA
2026/05/13
Araba
2026/05/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS












