Prentsa Aretoa

Berriak

2010/06/04

Kortezubik aisialdirako gunea inauguratuko du Omako antzinako eskolan

Kortezubiko Udalak aurtengo udan inauguratuko du aisialdirako gune berria Omako antzinako eskolan. Bertan izango dira txoko bat eta erabilera anitzeko gunea. "Auzoko harreman kulturalak eta sozialak biziberritzea" helburu duen egitasmoa azken fasean dago, hau da, 148.000 euroko inbertsioa suposatzen duen  eraikinaren ingurua egokitzea.

Ezagutzera eman
Eraikin barruko lanak amaitu dira jada, beraz eskola inguruko lurzorua urbanizatu beharra dago, hau da, zorurako porlana, saneamendua eta argindar eta telefono lineak lur azpian jartzea. Halaber, Oma auzotik antzinako eskolarako  200 metroko bidea asfaltatuko da.
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!