Prentsa Aretoa
Berriak
2010/06/04
Igandean, Txakoli Eguna Lezaman
Igandean bertan ospatuko da Lezama herrian Txakoli Eguna, eta horretarako jarriko dira berrogeita lau postu, nekazal inguruko produkturik onenak eskaintzeko eta bereziki bertoko txakolinari arreta emateko. 44 postuetatik hamar izango dira eskualdeko txakolin egileentzat.
Txakolinaz gain, bertoko jakiak dastatu ahal izango dira, besteak beste baserriko ogia, euskal pastela, eztia, frutak, foie, barazkiak eta abar luze bat. Produktu ekologikoek ere beren lekua izango dute. Halaber, lora eta artisautza erakusteko tokiak ere izango dira. Horrez guztiaz gain, aurtengo ekitaldi eta eskaintza berezia, bertan egingo den txerri errea izango da.
Nabarmenak...
LEZAMA
2026/04/30
DURANGO
2026/04/29
ARRIETA
2026/04/29
GETXO
2026/04/28
ETXEBARRI
2026/04/28
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS












