Prentsa Aretoa
Berriak
2010/06/09
Gaztelugatxen BI-3101 Bakio-Bermeo errepidearen saihesbidea egiteko lanak adjudikatu dira
Bizkaiko Foru Aldundiak egin du BI-3101 Bakio-Bermeo errepidearen saihesbidea -Gaztelugatxeren parean- eraikitzeko adjudikazioa. Lanen zenbatekoa 9,6 milioi eurokoa izango da, eta egiteko epea 15 hilabetekoa.
Proiektuaren helburua honako hau da: gaur egun errepidea kokatuta dagoen hegalean -batez ere euria egiten duenean- gertatu ohi diren lur-jausien ondorioak ekiditea.
Saihesbidearen enborraren trazadura San Pelaio auzoan hasten da, izen bereko ermitan. Hasieran, BI-3010 errepidearen luzapena da trazadura; ondoren, lehenengo gurutzagune dago, saihesbidea eta ordeztuko duen errepide-zatia elkartzen dituena.
Puntu horretan, errepidea ekialderantz doa; han, hasierako errepidearekiko nahiko paralelo den trazadura bat egingo du bideak, ezegonkorrak diren lekuak ekiditeko.
Azkenik, bideak berriro bat egiten du hasierako errepidearekin, "Gas Bermeo" estazioaren inguruan. Puntu horretan, beste gurutzagune bat egongo da, gaur egun Gaztelugatxera eta inguru horretan iparraldean dauden atsedenleku batzuetara daraman errepidearekin bat egiteko.

Nabarmenak...
SOPUERTA
2026/07/02
ZALDIBAR
2026/07/01
LOIU
2026/06/30
ABANTO-ZIERBENA
2026/06/30
BAKIO
2026/06/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
Kongresua
2025/03/26
Kongresua
2024/12/06
EBB
2025/08/13

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS