Prentsa Aretoa
Berriak
2010/06/15
Ortuzarren esanetan “marketinga eta eduki eskasa” dago EA eta ezker abertzalearen arteko prozesuan
Andoni Ortuzar EAJ-PNVren BBBren lehendakariaren esanetan "marketing asko eta eduki eskasa" dago EA eta ezker abertzalearen artean ematen ari den prozesuan. Zentzu honetan adierazi du Batasunak "argi eta garbi azaldu behar du bere jarrera" , eta batez ere "ETAren ingurukoa".
Jeltzalearen ustetan, EAren eta Aralarren "zikoizkeriak" NaBairen "poltsa urratu ahal duela" eta iragarri du "betoker" geratuko direla ezker abertzaleari "betertzez" hainbeste begiratzeaz. BBBren lehendakariak berba hauek erabili izan ditu datorren igandean Eusko Alkartasunak eta ezker abertzaleak Euskalduna Jauregian egingo duten ekitaldiaren inguruan hitz egiteko. Bere hitzetan "prozesu honetan guztian, marketing gehiegi eta eduki eskasa dago".
Ekitaldian gauza berririk izango ote den espekulatzen hasi gabe, gaineratu du talde hauek "osoko eskubidea dutela nahi duten ekimen politiko eta hauteskunde politika egiteko". Zentzu honetan azaldu du EAJ-PNVk "arretaz begiratuko duela igandean gertatzen dena, prozesu politiko ororekin egin ohi dugun moduan, gehiegizko garrantzia eman gabe baina garrantzia kendu gabe". "Gertatzen dena ikustean emango dugu gure iritzia", gaineratu du.

Nabarmenak...
Ziortza-Bolibar
2026/05/15
ELORRIO
2026/05/14
LEZAMA
2026/05/14
BERRIA
2026/05/13
Araba
2026/05/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS