Prentsa Aretoa

Berriak

2010/06/17

Andoni Ortuzar: “Zapateroren Lan Erreforma berandu heldu da eta zuzenketak aurkeztuko dizkiogu Kongresuan”

Andoni Ortuzar EAJ-PNVren BBBren lehendakariak baieztatu duenez,  atzokoan Estatuko Gobernuak Lege Dekretuz onartu zuen Lan Erreforma "berandu iritsi da". Ortuzarrek "zalantza asko adierazi ditu" "lanpostuak sortzeko edo mantentzeko balioko ote den gaiaren inguruan". Halaber, buruzagi jeltzaleak iragarri duenez, bere alderdiak zuzenketak aurkeztuko ditu Gorteetan Lege Egitasmo gisa igaro behar duen tramitean.

Ezagutzera eman
Ortuzarrek azaldu duenez, bere alderdiko adituak "hitzez hitz eta xehetasun osoz" aztertzen ari dira dekretu hau eta EBBK astelehenean egingo duten bileran egingo dute hausnarketa "osoko erabakia hartzeko". Halaber, erreformaren tramitazio bikoitzak, hau da, lehenengo lege dekretu gisa eta gero lege egitasmo gisa egiteak "lasaitasuna" ematen dio EAJ-PNVri. "Ez dugu atxikimendu hitzarmena egin behar, ez dago 'hartu ala utzi' egin beharrik aurreko erreformarekin gertatu zen bezala", iragarri du. 

Bestetik ere, bere alderdia eta PSOE arteko elkar ulertzearen inguruan esan duenez, "José Antonio Pastor PSE-EEren bozeramaileari ez zaio Zapateroren egoera arduratzen, bere obsesio bakarra da EAJk ez dezala ezer atera, ez dezala protagonismorik izan".
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!