Prentsa Aretoa

Berriak

2010/06/22

Santurtziko Udalak ordenantza berria onartuko du tasatutako etxebizitzak arautzeko

Santurtziko Udalak etxebizitza tasatua arautuko du, aste honetako osoko bilkuran onartuko den ordenantza berri baten bidez eta udalerriko etxebizitza tasatu guztiak arautuko dituena.

Ezagutzera eman
Ricardo Ituarte Santurtziko alkateak baieztatu duenez, etxebizitza babestu publikoaren inguruko esku hartzeak "ezin dira Babes Ofizialeko Etxebizitzetara mugatu, Santurtziko biztanleria zati bat alternatibarik gabe utziko bailuke, Babes Ofizialerako baino errenta altuagoak dituztelako baina baxuegian etxebizitza askeak erosteko". Horrela ba, "ordenantza honen bidez erantzuna eman nahi zaie une honetan dauden eskariei, eta udal etxebizitza babestu ezberdinak, eskuragarritasuna eta prezioak  arautuz".

Santurtziko Udala garatzen ari den etxebizitza publikorako jardueren artean daude Villar, Bullon eta CLH. Halaber, etxebizitza tasatuen lehen zozketa egin nahi da datorren urtearen bigarren aldian  eta bertan parte hartu ahal izango dute Etxebide zerrendetan izena eman duten 1400 eskatzaileek.
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!