Prentsa Aretoa

Berriak

2010/06/28

Santurtzik bi milioi inguru erabiliko ditu Arrantzaleen Kofradian kultura, turismo eta itsasoko erabilera anitzerako gunea egokitzeko

Santurtziko Udalak hasi ditu jadanik Arrantzaleen Kofradia konpontzeko eta egokitzeko lanak. Eraikin hau, hainbat erabilera izango ditu lanak egin ostean, besteak beste, kultura, turismo eta itsas jarduerak egin ahal izango dira. Udalak aurreikusi duen diru partida bi milioi ingurukoa izango da hiru solairutan banatuta dagoen 1.136 metro koadroko zabalera duen eraikina konpontzeko.

Ezagutzera eman
Lanak hamar hilabetetan luzatuko dira eta ezer baino lehenago hasi dira eraikina konpontzeko lanak. Ricardo Ituarte Santurtziko alkateak azaldu duenez, "kofradian egingo den lanaren bidez, bere nortasuna berreskuratzea ahalbidetuko digu eta Santurtzi herriak itsasora begiratu ahal izango du". Eraikinaren berezko izaerara itzuliko da eta besteak beste barnean egokituko dira museo bat, turismo bulegoa eta itsasoa interpretatzeko aretoa.

 
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!