Prentsa Aretoa

Berriak

2010/06/29

EAJ-PNVren legebiltzar taldeak Sestaoko 25 eraikin errehabilitatzeko aurrekontu partida eskatu dio Lópezi

EAJ-PNVren legebiltzar taldeak Euskal Ganberan eztabaidatzeko aurkeztu duen ez legezko proposamenaren bidez, Lópezen Gobernuari eskatzen zaio  Txabarri-El Sol guneko hirigintza birgaitze Egitasmoari ekiteko urteroko diru partida, bost urteko epean Sestaoko 25 eraikin errehabilitatzeko xedez.

Ezagutzera eman
EAJ-PNVk gogoratu duenez, egitasmo hau Sestao Berri sozietate publikoak egin du eta %50ean daude Eusko Jaurlaritza eta Udala. Egitasmo honen arabera aurreikusten da hirigunean dauden 25 eraikinek errehabilitatzeko lanak behar dituztela. Kasu batzuetan egurrezko egiturak dituzten ehun urteko eraikinak dira eta bizitzeko gutxieneko baldintzak ere ez dituzte betetzen. 

Jeltzaleek azaldu dutenez, errehabilitatzeko prozesu honek  "arazo handiarekin topo egin du, hau da, familiek ez dituztela erreformak ordaintzeko baliabide ekonomikoak, inbertsioa 23 milioi eurokoa izango litzatekeelako".
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!