Prentsa Aretoa
Berriak
2010/06/29
Azkunak Bilbao berriaren funtsezko esperientziak partekatuko ditu gaur Singapurren
Iñaki Azkuna Bilboko Alkatea datorren ostegunera arte, uztailak 1, luzatuko den Hirien Mundu Gailurrean (WCS) izango da. Bertan, gaur jasoko du lehen Lee Kuan Yew World City Prize, hirien "nobel saria" izenarekin ezagutzen dena.
Bilbaok Singapur hiriko Hirigintza Birmoldaketarako Agintaritzak (URA) eta Hiri Habitagarrien Zentroak (CLC) elkarrekin babesten duten nazioarte mailako sari hau jaso duelarik, ohorezko tokia du erakustokian, munduari bere transformazioa erakusteko. Lee Kuan Yew World City Prize-eko epaimahaiak adierazi dutenez "osoko egitasmoa da etengabe eraldatzen eta garatzen den hiriarentzat".
Gaurko honetan, Bilboko alkateak Bilbo berriaren funtsezko esperientziak partekatu eta azalduko ditu Kishore Mahbubani irakasleak 16:30etatik aurrera eskainiko duen hitzaldian. Asteazkenean, hilak 30, Azkuna Singapurren dauden hogeita hamar bat enpresarirekin izango den afarian izango da. Bertan animatuko ditu Bilbo eta Euskadiren izena zabaltzen jarrai dezaten.

Nabarmenak...
BILBO
2026/07/03
SOPUERTA
2026/07/02
ZALDIBAR
2026/07/01
LOIU
2026/06/30
ABANTO-ZIERBENA
2026/06/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
Kongresua
2025/03/26
Kongresua
2024/12/06
EBB
2025/08/13

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS