Prentsa Aretoa

Berriak

2010/06/30

Santurtziko Udalak emakumeei aholkularitza psikologikoa emateko zerbitzua handituko du

Santurtziko udaleko Emakumearen Zerbitzuak bihartik aurrera handitu egingo du emakumeei aholkularitza psikologikoa emateko zerbitzua. Aintzane Cordon Gizarte Ekintza zinegotziak azaldu duenez, "aspaldi honetan handitu egin da  genero bortxakeria edo familia barruko bortxakeria kasuetako biktimak diren emakumeei ematen zaien aholkularitza psikologiko zerbitzuaren eskaria".

Ezagutzera eman
Zerbitzu honetara doazen emakumeak gehienez dira 35 eta 45 urte arteko emakumeak, umeak dituzte eta gizarte zerbitzuen diru laguntasunak jasotzen dituzte. Iaz,  Santurtziko 60 emakume inguru hartu ziren eta orain zerbitzua zabaltzearekin "arreta psikologiko honi jarraipena emango diogu eta sor daitezkeen kasu berriei ere arreta eman ahal izango diegu".

Eguneko zentroko eta aisialdi zerbitzuko erabiltzaileentzako furgoneta egokitua

Beste alde batetik, Santurtziko Udalak egokitutako furgoneta bat erosi du mugikortasun murriztua duten pertsonak garraiatzeko. Honekin, zerbitzua emango zaie eguneko zentroko eta aisialdi zerbitzuko erabiltzaileei.

 
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!