Prentsa Aretoa
Berriak
2010/06/30
Andoni Ortuzar: “Zapateroren errezeta zaharrek ez dute Europaren erronka berrietarako balio”
"Zarata asko baina emaitzarik ez". Hitz hauek erabili ditu Andoni Ortuzar EAJ-PNVren BBBren lehendakariak EBren Espainiar Presidentzia aldia izan den seihilekoa definitzeko. Ortuzarrek amaiera eman dio ALDE taldeak (liberalak eta demokratak) Euskadin egin duten urteroko bilerari. "Ez du gogoratzeko ezer utzi, Europarako aurrerapenik ez, Euskadiren presentziarik ez eta Zapaterok pisurik ez nazioarteko eszenatokian. Argi geratu da sozialisten errezeta zaharrek ez dutela Europaren erronka berrietarako balio".
Ortuzarrek baieztatu duenez, Europa duela sei hilabete "baino ahulago" dago orain. "Krisiaren kontrako egitasmo handia atera zuen eta sei hilabete geroago, proposamen mediatikoa porrota izan da: ez du gogoratzeko ezer utzi, Europarako ez da aurrerapenik eman, Euskadiren presentziarik eza, Zapaterori gainetik egin diote behin eta berriz... horrek erakusten du espainiar presidentearengan konfiantzarik eza eta nazioartean ahulduta dagoen Europa".
Guy Verhofsthat ALDE taldearen presidentea, Izaskun Bilbao ALDEko eurolegebiltzarkide jeltzalea eta Andoni Ortuzar izan dira taldearen urteroko lan bilera honetako hiru jardunaldien berri eman dutenak. Ortuzarrek ALDE taldea zoriondu du Euskadin egindako lanagatik eta Euskadi aukeratu izan dutelako beren urteroko hitzordurako eszenatoki izan zedin. "Gure herriaren zati txiki bat 44 eurolegebiltzarkideri erakusteko aukera izan dugu, eta bakoitzak eramango ditu bere herrira bisita honen esperientzia eta ekarpenak".
Ortuzarrek azpimarratu duenez, "EAJ-PNV europazaleak gara eta europar politikaren hirugarren esparru honetan, bat egiten dugu ALDE taldearekin; honakoa, etorkizunerako, mugimendu ireki moderno demokrata eta aurrerakoia delako. Horrela ba, gure alderdiak babesik gorena eskaintzen dugu eta arrakastarik handiena opa diogu ALDE taldeari".
Izaskun Bilbao: "ALDEk Euskadira egin duen bisitak euskal autogobernuari Europan ematen zaiozkion babesak sendotuko du"
Izaskun Bilbao Barandicaren esanetan, ALDE taldeak Euskadin egin duen bilerari esker hobeto ulertuko da Europa mailan EAJ alderdiak kontzertu ekonomikoa, Ertzaintza Schengen protokoloan sartzearen aldeko apustua edo euskara Europar erakundeetan erabiltzea moduko gaiak defendatzeko egiten duen lana, eta babes sendoagoa lortuko du euro-ganberan. Talde honetako eurolegebiltzarkideek -EAJ-PNV ere barnean delarik- besteak beste euskal autogobernu sistema, azken urteetako garapena azaltzen duten ekonomia errealari emandako babes egitasmoak eta arrantza sektorearen egoera aztertu dute. Halaber, Espainiar presidentzia aldiaren inguruko balantzea egin dute.
Eurolegebiltzarkide jeltzaleak azpimarratu ditu bere taldeko legebiltzarkideek arrantza sektorearekin mantendu dituen harremanak, kontuan harturik gure ontzidiak bizi duen une kritikoa. "Une honetan, Europa mailan Batasunaren arrantza politika berria erabakitzen ari da, bokartarena moduko txostenak tramitatzen ari dira Espainiar eta Frantziar gobernuek geldiarazi dituztelarik; horrekin batera, Indiako Itsasoetan gure ontzidiek duten segurtasuna eta arrantzarako nazioarteko hitzarmen berriak ere erabakitzen ari dira. ALDE taldeko legebiltzarkideek jakin badakite orain ontzidi profesionala eta arduratsua dugula eta bere tamaina murrizteko ahalegin handia egin dugula".
Bermeoko legebiltzarkideak azpimarratu duenez, espainiar presidentzia aldiaren balantzea ere egin da "honen ezaugarririk nagusienetakoa izan da bat-batekotasuna, krisialdiaren kontrako neurriak hartzeko buruzagitzarako gaitasunik eza eta Euskadirentzako emaitzarik eza". "Guk aurkeztutako zuzenketari esker, euskal Y trenbidea badago jadanik Europako trenbide korridoreetan, hasierako egitasmoan ez baitzegoen. Berrikuntza arloan eta euskararen inguruan ez dugu ezer aurreratu. Espainiar presidentziak osoko ezetza eman dio Ertzaintza Schengen sartzeari eta Kontzertuak ez du blindatzerik Europa mailan. Ez da martxan jarri Lisboako Hitzarmenak erregioentzako egitekoa onartzen duen subsidiariotasun protokoloa ere".
Guy Verhofstadt-ek bere aldetik azpimarratu du bilerari esker, bizkortze ekonomikoaren esparruan eta egiazko ekonomiari laguntasuna ematearen bidez arrakasta izan duen esperientzia erregionala ezagutzerik izan dela. Belgikako lehen ministro ohiak azpimarratu du Euskadin eman den aurrekontu zorroztasuna. Halaber, azpimarratu du bisitaldiak aniztasuna eta eleaniztasuna defendatzeko eta erregioek europar eraikuntzan duten egitekoan sakontzeko balio izan duela. Belgikako lehen ministro ohiak azaldu duenez, espero du belgikar presidentzia aldiak berrestea Europak krisialditik irteteko behar dituen soluzioak, hau da, gobernatze ekonomiko sendoa eta 27 kidek osatutako benetako batasuna. Verhofstadt-ek gogoratu duenez, Estatuek ezin dute bakarrik jardun aurrekontu gaietan eta inork ezin dio bakarrik krisiari aurre egin. Horregatik berretsi du europar gobernatze ekonomikoan aurrera egiteko beharra dagoela.

Nabarmenak...
Ziortza-Bolibar
2026/05/15
ELORRIO
2026/05/14
LEZAMA
2026/05/14
BERRIA
2026/05/13
Araba
2026/05/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS