Prentsa Aretoa
Berriak
2010/07/01
Trapagarango EAJ-PNVren udal taldeak balorazio txarra eman die 2010eko udal aurrekontuei
"Trapagarango auzokide guztiei azaldu diegun moduan, EAJ-PNVrentzat ezinbestekoa da 2010eko udal aurrekontua onartzea, bizi dugun krisialdi ekonomiko honetan, gure udalerria geldirik gera ez dadin". Sei hilabete igaro dira udal kontuak onartu zirenetik eta Trapagarango jeltzaleak ez daude bat ere pozik beren proposamenen betetze mailarekin.
Jeltzaleek aurrekontuan sartu zituzten "aurtengo ekitaldian bete behar ziren eta egingarriak ziren hainbat egitasmo" eta, komunikatu zuten bezala, ekimen hauen betepenari jarraipena egin diote ezerezean gera ez daitezen. EAJ-PNVren udal taldearen balorazioa ezkorra izan da.
"Ezin dugu baimendu gure auzokideentzako beharrezkoak diren egitasmo horiek guztiak bete gabe geratzea. Horiekin guztiekin dugun konpromisoak eramaten gaitu udal gobernuaren geldotasuna eta interesik eza salatzera. EAJ-PNVren aldetik lanean jarraituko dugu ekimen guztiak errealitate bilaka daitezen eta alkatearen interesik ezagatik aurten egingo ez direnak salatzeko".

Nabarmenak...
BILBO
2026/07/03
SOPUERTA
2026/07/02
ZALDIBAR
2026/07/01
LOIU
2026/06/30
ABANTO-ZIERBENA
2026/06/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
Kongresua
2025/03/26
Kongresua
2024/12/06
EBB
2025/08/13

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS