Prentsa Aretoa
Berriak
2010/07/06
Arrigorriaga eta Bilbo Zaharrako batzokiak Ikurrina Eguna ospatzeko batuko dira uztailaren 10ean
EAJ-PNVren ehunka alderdikide eta lagun uztailaren 10 a den datorren larunbat honetan bilduko dira Arrigorriaga eta Bilbo Zaharra Batzokiek antolatu duten "Ikurrina Eguna" ospatzeko xedez. Aurreko urteotan egin izan den moduan, ospakizunari hasiera emateko hainbat Uri Erakundetik irtengo den martxa egingo da eta Arrigorriagan amaituko da. Bertan, Andoni Ortuzar EAJ-PNVren BBBren lehendakariak hitz egin ondoren, txakolin dastatzea eta herri bazkaria izango da.
Irteera ordua 09:00etan izango da Bilbo Zaharreko Batzokitik, 09:30etatik 09:45era bitartean irtengo da La Peñako Ibai Eder Batzokitik; 10:15etik 10:30etara bitartean Basauriko Kareaga Goikoako Kalero Batzokitik; 11:30etan irtengo da Basauriko Nagusia Batzokitik, 11:45etik Basauriko Soloarte Batzokitik eta 12:15ean izango da irteera Basauriko Mikel Deuna auzoko Batzokitik.
Arrigorriagako Batzokira iristea 12:45ak ingururako aurreikusita dago. Ohorezko aurreskua eta ikurrina igotzea izango dira eta gero hitz egingo du Andoni Ortuzar EAJ-PNVren BBBren lehendakariak. Umeentzako jolasak eta puzgarriak ere izango dira txikientzat 11:30etik aurrera Arrigorriagako batzokiaren ondoan. Jarraian txakolin dastatzea eta herri bazkaria. Antolatzaileek iragarri dutenez, ibilgailuak ere egongo dira.
Efemeride historikoa
1994 urtean bete ziren efemeride historiko baten lehen ehun urteak: Euskeldun-Batzokija 1894ko uztailaren 8an sortu zen eta mendeurrena ospatzeko bazkaria egin zen Arrigorriagan. Mendeurrenak hori eta gehiago merezi zuelako, Bilbo Zaharra eta Arrigorriagako Uri Erakundeek datorren larunbatean bertan ospatuko denaren antzeko ekitaldia ospatu zuten.
Ikurrina Eguna azken urteotan berreskuratzeari ekin diote eta aurtengo edizioari begira "jaia eta aldarrikapena uztartzea pentsatu izan da, oraindik ere ikurrina delako euskaldunok batzen gaituena".

Nabarmenak...
Ziortza-Bolibar
2026/05/15
ELORRIO
2026/05/14
LEZAMA
2026/05/14
BERRIA
2026/05/13
Araba
2026/05/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS