www.arratia.net web ataria, BiscayTIKek martxan jarri duen proiektu pilotuetako bat." />

Prentsa Aretoa

Berriak

2010/07/07

Arratiako Mankomunitatea abangoardian jarri da on-line administrazioren arloan

 "Mankomunitatearen eta herritarren arteko harremanetarako modu berria da: kanal bizia, aitzindaria eta berritzailea, udalerrian gertatzen denari buruzko informazio eguneratua eskainiko duena, Arratiaren irudia ezagutarazteko balioko duena". Hitz horiekin aurkeztu du Aitor Sorriketa Mankomunitateko presidenteak Igorren, gaur, www.arratia.net web ataria, BiscayTIKek martxan jarri duen proiektu pilotuetako bat.

Ezagutzera eman
Arratiako Mankomunitatea abangoardian jarri da on-line administrazioren arloan

ARGAZKIA JAITSI

Ekitaldian, Arratiako udaletako alkate guztiak eta Ibon Oñate BiscayTIK fundazioaren zuzendari nagusia ere egon dira, eta bertan zehaztu dituzte atari berriak eskaintzen dituen zerbitzu eta aukera guztiak. Arratiako Udalen Mankomunitateak Interneten izango duen egoitza elektronikoa ez da irudi aldaketa soila; aldiz, BiscayTIK proiektuaren eskutik mankomunitatea modernizatzeko ematen den lehenengo pausuetako bat da.

BiscayTIK proiektua Bizkaiko Foru Aldundiak egin duen asmo handiko apustu bat da. Dituen helburuetako bat da, hain zuzen ere, teknologia berriak erabiliz herritarrak eta administrazioa hurbilaraztea. BsicayTIKek bost toki administrazio aukeratu ditu proiektu pilotu gisa: Balmaseda, Abanto, Mundaka, Galdakao eta Arratiako Mankomunitatea bera. Izan ere, bost horiek izango dira herritarrek administrazioarekin harremanak izateko zein egin beharreko tramite administratiboak egiteko dituzten ohiturak eta usadioak aldatuko dituen sistema ezartzen lehenengoak.

Eskualde pilotua den heinean, Arratiak dagoeneko eguneratuta ditu webaren barruko aplikazioak, hala sarrera-irteeren erregistrokoak nola espedienteen kudeaketa. Aplikazio horiek BiscayTIKek ezarritako sisteman daude oinarrituta, eta tresna modernoenez hornitu dira. Bada, tresnoi esker, hemendik gutxira, hurrengo pausua eman ahalko da: herritarrek mankomunitatearekin egin beharreko tramiteak Internet erabiliz egin ahal izatea.

Arratia.net atari berriak integratu egiten ditu, batetik, gaur egungo teknologiak -mapa interaktiboak edo edukietan profilen arabera nabigatu ahal izatea, esaterako-, eta, bestetik, gure mankomunitateko udalerrietako eguneroko informazioa, eduki multidizplinarretarako sarbide zuzenak edo udalerri bakoitzeko eguraldiari buruzko informazioa, denbora errealean.

Hasierako orrian agendak, berriak, zerbitzuak, baliabideak, argitalpenen deskargak, laguntza-programak, enpresak, lan-poltsak eta informazio turistikoa biltzen dira, eta eduki guztiak egokitu egin dira, horretarako beharrezkoa den programazioa erabiliz, ezintasunen bat dutenek -adibidez, itsuek edo ikusmena mugatuta dutenek- ere edukiotara sartzeko modua izan dezaten.
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!