Prentsa Aretoa

Berriak

2010/07/09

Sabino Arana Fundazioak “Felipe Egiguren. Benetako abertzalea. Un abertzale íntegro” liburua argitaratu du

Sabino Arana Fundazioak "Felipe Egiguren. Benetako abertzalea. Un abertzale íntegro" liburua aurkeztu du Sabin Etxean. Liburu hau "Hamaika oroimen askatasunarentzat" bildumako hirugarren argitalpena da; bildumaren helburua zera da: Euskadik bizirik irauteko eta beraren askatasunaren alde dena emanda, gaur egun euskal gizartearentzat ezezagunak diren euskaldun haietako askoren bizipenak eta esperientziak ahanzturatik berreskuratzea. Aurkezpenan, Andoni Ortuzar, BBBko EAJko presidentea; Josune Ariztondo, Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura diputatua; Juan Mª Atutxa, Sabino Arana Fundazioko lehendakaria; Joseba Aguirre, Aguirre lehendakariaren semea; eta José Agustíin eta Kepa Egiguren, Felipe Egigurenen semeak, izan dira.

Ezagutzera eman
Sabino Arana Fundazioak “Felipe Egiguren. Benetako abertzalea. Un abertzale íntegro” liburua argitaratu du

ARGAZKIA JAITSI

Abertzale haietako bat liburu honen protagonista da: Felipe Egiguren, Gerra Zibila eta diktadura frankista jasan behar izan zituen euskal herritar belaunaldi haren adibideetako bat. Argitalpenak haren oroipenak jasotzen ditu, jaio zenetik eta (Ondarroan, 1903an) 1945era artekoak, gerrako eta gerraosteko urteetakoak batez ere.

Liburuan kontatzen denaren interesa mintzagai dituen zenbait uneren deskripzioan datza: Ondarroako bizitza Primo de Riveraren diktaduraren sasoian, eta Egigurenek aurkezten digun errepresio frankista latz haren azalpena, besteak beste. Errepresio hura berak ere jasan behar izan zuen zuzen-zuzenean, 1937k eta 1945 bitartean pairatu zituen zenbait espetxe eta kontzentrazio-esparrutan.

Horrekin guztiarekin batera, irakurleak oinarriko militante jeltzale baten bizitzaren deskripzioa ere aurkituko du, bai halaber aipatu mugimendua erakusten digu, bizi zituen eta protagonista izan zen garai zail haietan.
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!