Prentsa Aretoa

Berriak

2010/07/12

Berangoko Udalak URA erakundeari esijitu dio “berehala” ekin diezaiola Gobela bideratzeari

Berangoko Udalak URA Uraren Euskal Agentziari eskatuko dio "berehala" ekin diezaiola Gobela ibaia Berango herrian bideratzeko egitasmoari "ekainaren 16an uholde berria gertatu zen ondoren".

Ezagutzera eman
Berangoko Udaleko ordezkariek adierazi dutenez, ur jasa handiek eraginda Gobela ibaiak gainezka egin zuen Sabino Arana zeharbideko oinezkoentzako pasabidetik "hainbat bizitoki urez bete ziren eta Sabino Arana Etorbideko eta ondoko kaleetako etxebizitzak, industriak eta negozioak  uholdeak mehatxatuak izan ziren".

Berangoko Udalak URA erakundeari adierazi dio "ibai guztiak garbitzeko derrigorra, oztopoak kendu behar dira, ertzak garbitu eta ibai hondoak karrakatu behar dira"; funtsean mantenimendu lanak egin behar dira ingurumen parametroak zainduz.
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!