Prentsa Aretoa

Berriak

2010/07/12

Sasikoaren zuhaitzak beste kale batera eramango dira

Durangoko Udala ur-sarea sektoreka banatzeko lanak egiten ari da. Lanon artean aurreikusita daude Sasikoa kalea Alluitz kaleko adarrari lotzekoak, burdinurtu nodularreko hoditeria erabiliz. Kontua da zanga egiteak eta tutueria ezartzeak nahitaez ekarriko duela Sasikoa kaleko alde bikoitiko makalak erauztea, institutuaren parean. Zuhaitzok zuztarretatik moztea beste aukerarik ez dago.

Ezagutzera eman
Dena dela, itxura onekoak badira ere ez dute botanika aldetik inongo baliorik. Aldez aurretik Zuzendaritza Fakultatiboak txostena azaldu zuen Hirigintzako Batzorde Informatiboan, ekainaren 24ko bileran, eta Batzordeak oniritzia agertu zuen. Udaleko teknikariak kalitate handiagoko zuhaitzak ipintzeko aukeraz dabiltza gogoetatzen. Moztutako arbolen ordez, gutxiago hazten direnak landatuko dira; eta, gainera, zuztarrek espaloietako zoruan arrakalik eragin ez dezaten, beren-beregi aukeratuko dute espeziea; lurraren gainazalerara irteten ez duten zuztarrak dituen espezieren baten alde eginez.
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!