Prentsa Aretoa

Berriak

2010/07/15

Muskizeko EAJ-PNVk “irreal” jo ditu aurtengo aurrekontuak

Muskizeko EAJ-PNVren udal taldeak aste honetan aurkeztu du 2010eko aurrekontu proiektuaren inguruko alegazioa. Muskizeko EAJ-PNVren esanetan   ekainaren hasieran onartu ziren aurtengo kontuak "irrealak" dira.

Ezagutzera eman
Muskizeko jeltzaleen esanetan, "Gobernu taldeak (EA-PSE)  aurkeztutako sarrera eta gastuen oreka formalak desoreka bat du atzean, sarrerak ez baitira zuhurtasunez eta zentzuz aurkeztu, eta gastuak aurretiazko kontratuen edo aurreikusitako egitasmoen araberako derrigorrei aurre egiteko ezarri baitira".

Muskizeko EAJ-PNVk bere alegazioan iragarri duenez, aurrekontu honek "zuhurtasun printzipioa" urratzen du, "justifikazio zaileko" diru sarrerak aurreikusten dituelako. Ondorioz, Udalaren aurrekontu errealitatea islatzeko udal aurrekontu berria planteatzea eskatu du.
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!