Prentsa Aretoa
Berriak
2010/07/16
Imanol Landa: “Getxo Antzokia faseka egitea legearen barrukoa da guztiz”
Getxo Atzokia faseka egiteari lotuta PPek gaur Fiskaltzan aurkeztutako salaketari lotuta, Imanol Landak, Getxoko alkateak, orain arte egin duen bezala defendatu du "Getxo Antzokia faseka egitea egungo legearen barrukoa izatea, Udaleko Idazkaritza Orokorraren txosten batek egiaztatzen duenez (PPek berak eskatuta, kopia du nahiz eta Fiskaltzan ez eman) eta legeak aurreikusten dituen publizitate betebeharrak eta kontratazio sistema guztiak betetzen ditu. Gure jokabidearekin guztiz lasai gaude".
"Fase desberdinez hitz egiten ari gara, jokabideak desberdinak direla, ezaugarri tekniko desberdinekin eta esleipen desberdinak eduki ditzaketelako, adjudikazio orokor bakarraren ordez. Proiektua faseka egiten ari da, teknikariei denbora iraztea ahalbidetzeko, proiektua bera hobetze aldera, etengabeko azterketa izan dadin. PPek aurreko faseak ez ditu inoiz zalantzan jarri baina bai hirugarrena eta hori ez da ulertzen. Gogoratu nahi dut proiektua zazpi bider pasa dela Udal osoko bilkuratik, batzuetan alderdi guztien adostasunagatik, PP barne. Are gehiago, Getxo Antzokiaren oinarrizko proiektua eta bideratzea faseka egitea apirileko osoko bilkuran onartu zen gobernu taldearen eta talde sozialistaren aldeko botuekin, eta osoko bilkuran lehen fasearen esleipena (indusketa) ere onartu zen. Hau da, esleipen bakoitza dagokion organuak egiten du, zenbatekoaren arabera eta legearekin bat egiten, edo osoko bilkuran edo Tokiko Gobernu Batzordean, kontratazio mahaitik igaro ondoren", argitu du Landak.
Azkenik, alkate jeltzaleak esan du "denok dakigu Arrue andereak 20 urte daramatzala Udalean Getxoko alkatea izaten saiatzen, arrakastarik gabe, eta jakin badakigu enfrentamentua eta krispazioa bultzatzea dela bere estrategia preziatuena oposizioan. Baina, salaketa honekin, estrategia horretan emandako jauzi kualitatiboa oso esanguratsua da, ustelkeria susmoa gobernu taldearen eta osoko bilkuraren erabakiak bermatzen dituzten udal zerbitzu teknikarien gainean ipintzen saiatzen ari delako eta politikan denak ez du balio. Hala ere, guk gurea egiten segituko dugu, Getxo hobetzeko zintzotasunez lan egiten, era positiboan, eta elkarrizketatik eta hitzarmenetik, gure auzokideek nahi duten bezala".

Nabarmenak...
Ziortza-Bolibar
2026/05/15
ELORRIO
2026/05/14
LEZAMA
2026/05/14
BERRIA
2026/05/13
Araba
2026/05/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS