Prentsa Aretoa

Berriak

2010/07/16

Agirretxeak ministroari galdetuko dio Bilboko itsasadarraren uholdeak ekiditeko lanen inguruan

Joseba Agirretxea Diputatuen Kongresuan Ingurumen eta Landa eta Itsas ingurune arlorako EAJ-PNVren diputatuak Elena Espinosa ministroari galdetuko dio Espainiar Gobernuak aurreikusita ote duen 2011 urterako aurrekontuetan sartzea Bilboko itsasadarra bideratzeko eta uholde berriak ekiditeko lanak. Agirretxeak galdera hau aurkeztuko du datorren asteazkenean, uztailak 21, Gobernuari Kontrola egiteko ospatuko den bilkuran.

Ezagutzera eman
Agirretxeak ministroari galdetuko dio Bilboko itsasadarraren uholdeak ekiditeko lanen inguruan

ARGAZKIA JAITSI

Zentzu honetan, euskal diputatuak berretsi duenez, "Bilboko itsasadarraren uholdeak ekiditeko modukoak dira, baina hilabete gutxiren buruan -eta azkena igaro den ekainean- galera ekonomiko handiak eta Bizkaiko hiritarrentzako alarma eta arrisku handiak dakartzaten egoeren aurrean aurkitu izan  gara".

Joseba Agirretxeak Gobernuari exijitu dio "bere konpromisoak bete ditzala, Bilboko itsasadarra bideratzeko lana interes orokorrekotzat jo baitzen 2007 urtean, Estatuko 2008 urteko aurrekontu orokorretan sartzea adostu genuenean".
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!