Prentsa Aretoa

Berriak

2010/07/21

Ortuzarrek Zapaterok EAJ-PNVri eginiko “itsusikeriak” salatu ditu: “Baldintza horiekin, ezinezkoa da akordioa lortzea”

Andoni Ortuzar EAJ-PNVren BBBren lehendakariak José Luis Rodríguez Zapatero Estatuko Gobernuko presidenteak bere alderdiari eginiko "itsusikeriak" salatu ditu. Era berean, gaitzetsi du aurkeztu diren ebazpen proposamenei egindako "garbiketa". Ortuzarrek baieztatu duenez "baldintza horiekin ezinezko gertatzen da akordioa".

Ezagutzera eman
Ortuzarrek Zapaterok EAJ-PNVri eginiko “itsusikeriak” salatu ditu: “Baldintza horiekin, ezinezkoa da akordioa lortzea”

ARGAZKIA JAITSI

Onda Vasca irratiari eskainitako elkarrizketan Ortuzarrek baieztatu duenez, Zapaterok "nahastu egiten du", hilabeteak daramatza "EAJ-PNVrekin akordioetara iritsi nahi zuela esaten eta "aldi berean, itsusikeriak baino ez dizkigute egiten berak , bere alderdiak eta Euskadiko  bere alderdikideek".

Bizkaiko jeltzaleen burukideak azaldu duenez, Zapateroren borondatea "neurtu" nahi zuten eta "garbitu egin zizkiguten" 15 ebazpen proposamen aurkeztu zituzten. "Baldintza horiekin ezinezko gertatzen da Zapaterorekin akordioa lortzea. Errealismo politikoko ariketa egin behar du eta EAJ-PNVrekin hitz egin nahi du, eta are gehiago akordioak lortu nahi baditu, Euskadik dituen sakoneko gaietan sartzeko borondate politikoa duela egiaztatu behar du. Hori egiten ez duen bitartean zaila izango da EAJ-PNVk baietza edo abstentzioa ematea".
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!