Prentsa Aretoa

Berriak

2010/07/22

Galdakaoko Udalak metroaren 5. Linearen inguruko zalantza guztiak argitzea exijitu dio Eusko Jaurlaritzari

Galdakaoko Udalak Eusko Jaurlaritzari azken aukera eman dio Metroaren 5. Linearen inguruan sortu diren zalantza guztiak argitzeko informazio txostena  aurkez dezan. Hain zuzen ere, honen inguruan dagoen informazio eskasak babesa eman dio  toki administrazioari   presioa eragiteko edonolako ekimena egiteko orduan.

Ezagutzera eman
Martxotik hona txostena aurkeztuko zelako iragarpena behin eta berriz eman den arren, seriotasun faltaren arabera Garraio Sailaren jarrera hau "adar jotzea" dela adierazi dute. Gauza bera gertatzen da Lanzaderarekin, Galdakaoko bizilagunak metrora hurbiltzeko doako zerbitzua 5. Linea eraiki arte. Joseba Escribano alkateak adierazi duenez, "zail gertatzen da zerbitzu hau irailean hastea".

Agi denez, 5. Linearen inguruko azterketaren arabera metroa udalerriko herrigunera eramango litzateke; ez dio errentagarritasunik ikusten Usansoloko erietxeraino eramatea, Garraio Partzuergoak halakorik baztertzen ez duen arren.
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!