Prentsa Aretoa

Berriak

2010/07/26

Azkuna: “Ikusi egingo da bat egiteak merezi ote duen eta zer baldintzatan egin behar den”

Iñaki Azkuna BIlboko alkateak gaur goizean azaldu duenez, ikusi egingo da "hiru kutxek bat egiteak merezi ote duen eta zein baldintzatan egin behar ote den". Gaineratu duenez,  "oraindik unea heldu ez denez, albiste ona da hiru kutxak ondo irten direla Europa mailan egin den azterketati, eta egin behar dutena da dirua irabaztea eta  gizarte zerbitzutan banatzea".

Ezagutzera eman
Radio Euskadiri eskainitako elkarrizketan Azkunak gogoratu duenez, "BBK eta Kutxako zuzendariek esan dute garai hobeak iritsi arte itxaron beharra dagoela eta BBK-k nahikoa du orain Caja Sur altxatzearekin", azpimarratu duenez "bere momentuan ikusiko da zer eta zelan egiten den".

BBKren eragiketaren aurrean  Andaluzian "kezkak" izatea normala dela onartu ondoren, Azkunak baieztatu duenez "BBK-k erakutsi egingo die profesional handiak direla eta hobe dela dirua irabazten duen kutxa, galtzen duen kutsa baino, eta kutxa galtzaile batek anabasara eta langabezi handira eramango zituzkeen".
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!