Prentsa Aretoa

Berriak

2010/07/27

Gorlizko EAJ-PNVren udal taldeak hondartzaren kudeatzea kritikatu du

Gorlizko EAJ-PNVk salatu egin du herriko hondartzaren kudeatzea eskasa dela. Udal taldeak salatu duenez, ez da bete alderdi honek estatuko parlamentuan lortu zuen akordioa, hau da, bi milioi euro lortu zirela sarbideak eta aparkalekuak hobetzeko. EAJ-PNVk salatu duenez, kreditu geldikinaren zati bat erakunde publiko eta enpresa pribatuetako gastuak ordaintzeko erabili dela Astondon segurtasun sarea eta harriak kentzea finantzatzeko. 

Ezagutzera eman
Talde jeltzaleak Astondorako sarbidea Uresarantzerako errepidetik hobetzea eta aparkaleku kopurua handitzea aldarrikatu du. Era berean kezkatuta agertu dira hondartzaren inguruan eragiten den trafiko ataskua. Arazo hau handitu egin da aparkalekuetako bat kendu egin delako; honek eragina izan duelarik Gorlizko ospitaleko funtzionamenduan, sarbide nagusia blokeatuta geratu delako. 
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!