Prentsa Aretoa
Berriak
2010/07/28
Arrigorriagako EAJ-PNVk Heldu zerbitzua ez kentzea eskatu dio Eusko Jaurlaritzari
Arrigorriagako EAJ-PNVk Eusko Jaurlaritzari eskatuko dio Heldu zerbitzua bertan behera uzteko hartu duen erabakiari atzera egin diezaiola. Erakunde hau, udal bakoitzeko gizarte zerbitzuekin batera, Euskadin etorkinak integratzeko lana egin izan du.
"Heldu oinarrizko tresna da inmigrazioaren inguruko euskal politikaren kudeaketari ekiteko orduan", adierazi du Alberto Ruiz de Azua Arrigorriagako alkateak bere alderdiak Eusko Jaurlaritzari Heldu ez kentzeko egingo dion eskaria arrazoitzeko "tresna honek bere eraginkortasuna egiaztatu izan du etorkinak integratzeko orduan".
Heldu etorkinei lehen harrera egiteko udal egitura izan zen eta 2002 urtean jarri zen martxan Eusko Legebiltzarraren aho batez emandako aginduz eta EAEko Inmigrazioari buruzko lehen Egitasmoaren barruan. Sortu zenetik 34.000 espediente kudeatu ditu eta honek erakusten ditu zer nolako eragina izan duen. Zerbitzua kentzeak suposatuko du atzerritarrak tramiteak bakarrik egin beharko dituela eta kalitatezko babesik gabe; ostegunean osoko bilkurara eramango den mozioan ezarri denez, honek eragingo du etorkinen integratzea zailagotzea.

Nabarmenak...
BILBO
2026/07/03
SOPUERTA
2026/07/02
ZALDIBAR
2026/07/01
LOIU
2026/06/30
ABANTO-ZIERBENA
2026/06/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
Kongresua
2025/03/26
Kongresua
2024/12/06
EBB
2025/08/13

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS