Prentsa Aretoa
Berriak
2010/08/17
Gueñesek, aurrefabrikatu gehiagoren aurkako, Enkarterrietako Irakaskuntza Kooperatiba alokatu beharra azpimarratzen du Eretzako institutua masifikaziotik ateratzeko
Gueñeseko Udalak berriro ere eskatu dio Eusko Jaurlaritzari Enkarterrietako Irakaskuntza Kooperatiba aloka dezala, Eretza institutuak jasaten duen "masifikazio" arazoa konpontze aldera. Aitzitik, euskal Gobernuak berean mantentzen du modulu aurrefabrikatu gehiago instalatzeko aukera, bertan ikasleak hartzeko. Modulu horiek egun jada badaudenekin bat egingo lukete "behin-behineko konponbide" gisa eta 2013rako aurreikusi den DBHko institutuaren zabalkundea eraikitzen den arte.
Orain bost urte baino gehiagotik hona, ikastetxe publikoko ikasle multzo batek "behin-behineko" modulu horietan eskuratzen du hezkuntza. Hori dela eta, Udalak berriro ere azpimarratu du Eusko Jaurlaritzaren aurrean EN.IR.KO ikastetxeko instalazioak alokatzeko aukera, Gueñeseko BHIri dagozkion DBHko eskolak "behin-behineko" emateko Bigarren Hezkuntzako institutu berria inauguratu arte "hemendik hiru urtera gutxienez".
Zentzu horretan, Gueñeseko alkateak, Koldo Artaraz jeltzaleak, adierazi egin du "modulu aurrefabrikatu berriak instalatzea ez dela konponbidea". Gainera, esan egin du "gurasoak kexu direla, eta, bere ustetan, arrazoi osoarekin", eta azpimarratu du "Hezkuntza Sailak egoera hau konpondu behar duela". Eusko Jaurlaritzari planteatu zaion neurriak bi arazo konponduko lituzke udalerri barruan. Batetik, "Enkarterrietako Irakaskuntza Kooperatibaren instalazio moderno eta osatuen itxiera eta abandonua" eta, bestetik, "Eretza LHIk duen toki faltaren arazoa arinduko litzateke".

Nabarmenak...
Ziortza-Bolibar
2026/05/15
ELORRIO
2026/05/14
LEZAMA
2026/05/14
BERRIA
2026/05/13
Araba
2026/05/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS