Prentsa Aretoa

Berriak

2010/08/19

Urdaibai kezkatuta dago Lópezek eremurako dituen planak gutxi zehaztu dituelako

Urdaibaiko eskualdeko erakunde eta elkarteak kezkatuta daude López lehendakariak eremurako dituen planak gutxi zehaztu dituztelako. Gaurko Deiak adierazi duenaren arabera, bertako arduradunek ez dute horien inguruko informazio osagarririk jaso, "ongi hartuko ditugun inbertsioak dira, baina nola zehaztuko dituzten jakin behar dugu", azaldu du Bermeoko alkateak, Xabier Legarreta jeltzaleak, egunkariari egindako adierazpenetan.

Ezagutzera eman
Urdaibai kezkatuta dago Lópezek eremurako dituen planak gutxi zehaztu dituelako

ARGAZKIA JAITSI

Herritarren arteko etsipena giroan nabari da. Bermeoko zinegotzi gorenak mezu bat bidali du Lakuara Patxi Lópezek eskualderako duen garapen sozioekonomikoaren ereduaren zuzentarauak zehatz ditzaten. Busturialdean lan egiten duten beste hainbat erakunde batzuk ere gobernu autonomikoaren informazioaren zain daude.
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!