Prentsa Aretoa
Berriak
2010/08/20
Azkunak edukiontzien erreketa salatzen du eta “pertsona horiek jai baketsuak nahi ez dituztela” adierazi du
Zorrozaurre Plana hizpide duen ezohiko bileraren ondoren, Bilboko alkateak, Iñaki Azkunak, ahobatezko adierazpena irakurri du. Horren bidez, osoko bilerak Bilbon bart jazotako edukiontzien erreketa "irmotasun osoz" salatu du eta lehenengo zinegotziak esan du "pertsona horiek ez dituztela jai baketsuak nahi".
Horrez gain, lehenengo zinegotziak adierazi du Bilboko Udalbatzak "Santutxu auzoko edukiontzien aurka bart egindako erasoa salatzen duela" eta "kalte larriak eragin dituztela, batez ere, ibilgailu pribatuei". Adierazi duenaren arabera, "nahita egindako ekintza horiek, herritarrak beldurtu eta arriskuan jartzeaz gain, Bilboko gizarteak bakean eta elkartasunean bizitzeko duen gogoari erasotzen diote".
Hori dela eta, eta azpimarratu duenez, "Bilboko Udalbatzak berriro ere indarkeria alboratzeko deialdi bat egin du; babesa eta solidaritatea adierazi die erasoak jasan dituzten pertsonei; eta bertan esku hartu duten larrialdi taldeei esker onak eman dizkie". "Pertsona horiek ez dute jai baketsurik nahi eta lehengoetara itzuli dira", azpimarratu du Azkunak, Udalbatzak horrelako ekintzak "erabat" salatzen dituztela nabarmentzeko.

Nabarmenak...
Ziortza-Bolibar
2026/05/15
ELORRIO
2026/05/14
LEZAMA
2026/05/14
BERRIA
2026/05/13
Araba
2026/05/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS