Prentsa Aretoa
Berriak
2010/08/22
Iñaki Azkunak jaso du 2010eko Gogorregi Saria
Bilboko alkatea, Iñaki Azkuna, zorioneko dago Aste Nagusiaren hasiera honetan. Bizkaiko hiriburuko alkateak 2010eko Gogorregi Saria jaso du. Sari hori gaur eguerdian eman diote, 13.00etan, Pio Baroja plazan dagoen Gogorregi txosnan bertan. Ekitaldean EAJ-PNVren BBBren burukideak eta presidentea, Andoni Ortuzar, egon dira ere bai.
Alkateari ia aste osoa geratzen zaio oraindik hiribilduko bazter guztietan parte izateko, jai-eremu ezberdinen bitartez. Urteko saria eman dion Gogorregi txosna jai-eremu horietako bat da. Gogorregik bere gaitzespena adierazi nahi izan du eta atzoko ekintza zentzugabea kondenatu du. Bere lema "Jaietan Jai" gogoratu dute. Bere aldetik, Azkunak eskerrak eman ditu saria jaso eta gero. Sari hori egurrezko tailua da, eta oroipen-plaka bat dauka. Iaz, Juan José Ibarretxe lehendakariak jaso zuen.
Bilboko Aste Nagusiko jaiegun hauetan jende gehien hartzen dituzten txosnetako bat da Gogorregi. Pio Baroja plazan dago, eta 11.00etatik 06.00etara dago irekita. Datorren asteartean, abuztuaren 24an, Gure Señeak elkarteko kideek txosnako barran lagunduko dute; trukean, egun horretan lortutako irabaziak Derioko elkartearentzat izango dira. Halaber, hurrengo egunean, asteazkenean, EAJ-PNVko BBBko kideek, Bilboko Udaleko zinegotzi jeltzaleek eta Bizkaiko Foru Aldundiko kideek aterako dizkiete edariak Gogorregiko bezeroei.

Nabarmenak...
BILBO
2026/07/03
SOPUERTA
2026/07/02
ZALDIBAR
2026/07/01
LOIU
2026/06/30
ABANTO-ZIERBENA
2026/06/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
Kongresua
2025/03/26
Kongresua
2024/12/06
EBB
2025/08/13

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS