Prentsa Aretoa
Berriak
2010/08/23
Andoni Ortuzar: “EA ezker abertzalearen heldulekua da, harik eta berriro legezkoa izan arte”
Euzko Alderdi Jeltzalearen Bizkai Buru Batzarraren lehendakari Andoni Ortuzar burukideak adierazi du ez duela egungo EA ezagutzen, eta uste duenez, "EA ezker abertzalearen helduleku bilakatu da, harik eta azken alderdi hau berriro legezkoa izan arte". Horrezaz gainera, "sinesgarritzat" jotzen du José Luis Rodríguez Zapatero Madrilgo Gobernuko presidenteak, "krisiak estuturik", ETAren amaiera bilatzen ahalegintzea, gero amaiera hori "lorpen modura aurkezteko".
El Correo egunkariak egin dion elkarrizketa batean adierazi duenez, egungo egoera abagunekoa da eta denak ari dira ETA desagertu osteko agertokia prestatzen, "baina ETA hemen delarik". "PSE ez dago batere eroso PPrekin duen itunarekin. Sozialistek, seguru aski, ez dute euren burua boterean ikusten legegintzaldi honetatik eta hurrengo lau urteetatik haratago. Ondorik, ezker abertzalea ere jokoan sartuko den aukerak planteatuko dituzte, ETA desagertuta gero. Dena den, EAJ izango da, lehen eta orain bezala, euskal politikaren ardatz nagusia", adierazi du Ortuzar burukide jeltzaleak.
Eusko Alkartasuna sortzea eragin zuen EAJren zatiketa gogoratu ondoren, Bizkaiko jeltzaleen lehendakariak adierazi du "EAren buruzagiak indar multzo subiranistara joan direla eta hauteskundeetan baseak EAJra etorri zirela" ematen duela". "Ezker abertzaleak helduleku bat behar du, harik eta legezkoa izan arte", esan du.

Nabarmenak...
Ziortza-Bolibar
2026/05/15
ELORRIO
2026/05/14
LEZAMA
2026/05/14
BERRIA
2026/05/13
Araba
2026/05/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS