Prentsa Aretoa
Berriak
2010/08/24
Gure Señeak, Gogorregiren barraren atzean astearte honetan
Bilboko Aste Nagusiko jaiegun hauetan jende gehien hartzen dituzten txosnetako bat da Gogorregi. Pio Baroja plazan dago, eta 11.00etatik dago irekita. Datorren asteartean, abuztuaren 24an, Gure Señeak elkarteko kideek txosnako barran lagunduko dute; trukean, egun horretan lortutako irabaziak Derioko elkartearentzat izango dira. Halaber, hurrengo egunean, asteazkenean, EAJ-PNVko BBBko kideek, Bilboko Udaleko zinegotzi jeltzaleek eta Bizkaiko Foru Aldundiko kideek aterako dizkiete edariak Gogorregiko bezeroei.
Gogorregi Konpartsaren ekimenez, eta Bilboko Aste Nagusiaren barruan, gaur, 'Gure Señeak' izeneko Elkartea txandaka arituko da Gogorregik Pio Baroja plazan haur jolasen gunearen alboan instalatuta duen txosnan, goizeko hamaiketatik gaueko hamaiketara. Tarte horretan bilduko den dirua Elkartearentzat izango da. "Gure aldetik, mila esker Gogorregi Konpartsari, eta txosnara joatera gonbidatzen zaituztegu guzti-guztiok", adierazi dute Derioko elkartekideek.
Gure Señeak Elkartea irabazi asmorik gabeko erakundea da, gaixo bitxiak edo gaigabezia egoera bereziak jasaten dituzten seme-alabak dauzkaten Derioko familiengandik hurbil den pertsona-talde baten interesari eta ardurari esker sortu zena. Elkartea sortu zenean, ondokoa zen xede nagusia: haur horien itxaropena eta bizi-kalitatea hobetzen laguntzea, eta haien familiek laguntzarako ate bat zabalik aurki dezaten bideratzea, urratu behar duten bidaia luze eta latz horretan. Horrezaz gainera, zenbaitetan, haur horiek jaso behar izaten dituzten tratamendu bereziak oso-oso garestiak izan ohi dira, halako moldez non osasun publikotik at geratzen baitira.
Xedea hori delarik, Gure Señeak Elkarteak haur horien eta beraien familien bizi-kalitatea hobetzen laguntzeko ekintzak abiarazi nahi ditu, hots, haur eta familiok sarri askotan jasan behar izaten duten gizarte-bakartzea saihesteko ekintzak abian jarri eta erakunde publiko eta pribatuen laguntza jasotzeko sostengua eskuratu, gizarte, erakunde eta komunikabide alorrei doakienez.

Nabarmenak...
Ziortza-Bolibar
2026/05/15
ELORRIO
2026/05/14
LEZAMA
2026/05/14
BERRIA
2026/05/13
Araba
2026/05/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS