Prentsa Aretoa
Berriak
2010/08/31
Bizkaiak energia aurrezten du
Bizkaiko Foru Aldundiaren Ingurumen Sailak diru-laguntzak eman ditu Bizkaian energi eragingarritasunaren eta energia berriztagarrien arloko 14 proiektu garatze aldera. Diru-laguntzok Tokiko Agenda 21 agirietan jasotzen diren Ekintza Planak burutzea sustatzeko xedatzen diren laguntzen egitarauaren barruan sartzen dira. Ondokoak dira horietako batzuk:
Alonsotegi. Udalerrian nahita eta beren beregi inplikatzen diren etxe batzuetan kontagailu adimentsuen pilotuak jartzea. Proiektu honen bidez, elektrizitate kontsumoaren, kostu ekonomikoaren, emisioen eta abarren gaineko informazioa jaso ahal izango da.
Areatza. Udalerriko gune garrantzitsu batean, herriko argien energi eragingarritasuna hobetzea, egun diren lanparak kendu eta indukzio-lanparak jarriz (276 ale); horrela, gaurko kontsumo-tasen aldean, hagitz aurrezpen handia gertatuko da, eta are, argi-kutsadura ere askozaz txikiagoa izango da.
Artea. Herriko argiei dagokienez, sodio-lurrinezko lanparak eta metalezko halogenoak kendu eta LED argiak jartzea.
Atxondo. Egungo sistema kendu eta argi-kutsadura murrizten lagunduko duten lanparak jartzea eta kale-argi berriak diseinatzea.
Balmaseda. Zaharkiturik dauden argiak kentzea; horrela, gutxitu egingo dira energi kontsumoak, bai eta argi-kutsadura ere.
Gamiz-Fika. Pilotalekuan energia berriztagarria instalatzea.
Mañaria. Baserri guneetan 12 eguzki-argi fotovoltaiko instalatzea.
Zaldibar. Guztira 29 kale-argi eta 62 ekipo oso kendu eta horien ordez herri-argiei dagokienez askozaz ere energi eragingarritasun handiagoa izango duten beste argi batzuk jartzea.
Zeanuri. Gurutzalde auzoan, kaleko argiak kentzea (guztira 11 argi-gune eta kale-argi) eta indukzio-argiztapeneko sistema (LED) instalatzea. Sistema horrek % 50eko energi aurrezpena ahalbidetzen du.

Nabarmenak...
Ziortza-Bolibar
2026/05/15
ELORRIO
2026/05/14
LEZAMA
2026/05/14
BERRIA
2026/05/13
Araba
2026/05/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS