Prentsa Aretoa

Berriak

2010/09/23

“Luis Arana Goiri. 1862-1951” liburuak euskal abertzaletasunaren erreferentea gogoratzen du

Euskal abertzaletasunaren erreferentea eta aldi berean ezezaguna, Euzko Alderdi Jeltzalearen barruan eta Euskadiren historiaren barruan ere. Jean-Claude Larronde idazleak Luis Arana Goiriren figura gogoratu du Sabino Arana Fundazioak argitaratu duen "Luis Arana Goiri. 1862-1951" izenburuko liburuaren bidez. Sabin Etxea EAJ-PNVren egoitza nagusiko sarrera izan da agiri historiko hau aurkezteko tokia. Bertan, izan dira Iñigo Urkulu, EAJ-PNVren EBBren lehendakaria; Juan María Atutxa, SAFren lehendakaria; Iñaki Arana, Luis Arana Goiriren iloba;  eta  Jean-Claude Larronde idazlea, liburuaren gakoak eman dituelarik.

Ezagutzera eman
“Luis Arana Goiri. 1862-1951” liburuak euskal abertzaletasunaren erreferentea gogoratzen du

ARGAZKIA JAITSI

Orain arte, inork ez du Sabino Aranarekin batera EAJ-PNVren fundatzaile izan zen pertsona honen bizitzaren inguruko azterketa sakona egin. Oraingo honetan, bere ondorengoek erakutsi izan duten ekimenari esker eta Jean- Claude Larronde idazlearen profesionaltasunari esker, Sabino Arana Fundazioak  biografia baino gehiago den lan hau argitaratu da.

Ikerketak datu asko ematen ditu eta orain arte inolako saiotan argitaratu ez den gaiak ere. Honen guztiaren ondorioa da liburu hau eta bertan gogoratzen da EAJ-PNVren barruan ardura handiak izan zituen Luis Arana, baina historiografiarako askoz berriagoa den Luis Arana ere, askoz ere erreal eta ulergarriagoa alegia, etiketarik gabe, ezagutzen den errealitate konplexuago eta aberatsago batean.

Iñigo Urkullu EAJ-PNVren EBBren lehendakariak goraipatu egin du liburu hau idazteko orduan mantendu den gogo "zintzo eta garbia". "Bereziki interesatu zain Euzko Alderdi Jeltzalearen agintari gorena izan zen aldia, duela ehun urte". Luis Arana Goiriren esaldi kutuna ere ekarri du gogora " arima eta lasaitasuna" adierazten duena.
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!