Prentsa Aretoa
Berriak
2010/09/28
Iñigo Urkullu: “PEACE Euskadi egitasmo berria ahalbidetzea bilatzen dugu”
Iñigo Urkullu EAJ-PNVren EBBren lehendakariak gaur goizean ireki du "Bilboko Elkarrizketak: eEraldatze bidean dagoen mundua" izenburuarekin antolatu den III. Edizioaren bigarren eta azken jardunaldia. "Amerikako berrehun urteak etorkizunerako ikuspuntuarekin" aztertu diren honetan, Urkulluk bost atalen inguruan errotu du bere hitz egitea: Testuinguru sozio-ekonomikoa; Partekatutako Baloreak. Denon arteko kosmo-ikuskera; Kanpo politika eta garrantzi geoestrategikoa; Partekatutako baloreak. Denon arteko kosmo-ikuskera; eta Gaiztotutako bortxakeria arrastoak (Latinamerika-Euskadi). ETAz jardun izan duen azken atal honetan ezarri duenez, "ADOSen bidez PEACE Euskadi egitasmo berria ahalbidetzea bilatzen dugu".
Urkulluk gaineratu duenez, "konbentzituta nago Latinamerika Europarentzako aliatu estrategikoa izan behar dela" eta "oraingo honetan europar eta latinamerikarroi dagokigu globalizazio ekonomikoaren erronketaz baliatzea gure harreman ekonomiko, sozial eta merkataritzakoak sendotzea ahalbidetuko digun egonkortasun ildo hau indartuta". Amaitzeko, Latinamerikan eta Euskadin oraindik dauden bortxakeria arrastoen inguruko hausnarketa egin du eta ADOS ekimena ekarri du gogora; honen bidez, "EAJ-PNVk PEACE Euskadi egitasmo berria ahalbidetzea bilatzen du".
"ADOSek politikaren, demokraziaren eta herriaren subiranotasuna esan nahi du. Bortxakeria eta inposizio aldia garaitzea suposatzen du denon arteko eta denontzako bizikidetza aldiari atea irekiz". Urkullurentzat, ADOS "politikaren nagusitasuna" da. "Denbora eta zuhurtasuna eskaintzen dugu. Denbora eta ulermena eskatzen dugu. Iragan mendearen azken zatian, gure kontinenteko azken aurreko bortxazko gertakarian, Irlandan, Europar Batasunak PEACE egitasmoa jarri zuen abian bakeari laguntzeko xedez. Guk ere ADOS egitasmoaren bidez, PEACE Euskadi egitasmoa ahalbidetzea bilatzen dugu, iragan mendeko bortxakeriari behin betiko atea ixteko eta politikari leihoak zabaltzeko, bakezko eta askatasunezko etorkizunaren markoan. ADOS denontzako aukera da, bakezko ituna Euskadirentzako bizikidetza politikorako markoan. Bortxakeria iragana eta politika etorkizuna dela egiaztatzea. Saiakerak merezi du", ezarri du jeltzaleen buruak.
Nabarmenak...
Ziortza-Bolibar
2026/05/15
ELORRIO
2026/05/14
LEZAMA
2026/05/14
BERRIA
2026/05/13
Araba
2026/05/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS












