Prentsa Aretoa
Berriak
2010/09/28
Bilbaok Lópezi eskatu dio euskal interesak defendatzeko duen derrigorra bete dezala eta ez dadila Zapaterorekin “otzana” izan
José Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusiak gaur goizean baieztatu duenez, oraindik "krisialditik irten ez garen arren", "tunelaren amaiera" antzematen hasi daiteke. Halaber, López lehendakariari exijitu dio "Euskadiren interesak defendatzeko duen derrigorra bete dezala eta ez dadila Gobernu zentralak egiten duen guztiarekiko otzana izan".
Kontzertuaren Batzorde Mistoa deitzeko eskaria berretsi ondoren, José Luis Bilbaok iragarri du foru aldundiak "adi" mantenduko direla eta ez dutela "matxuratutako ezer" onartuko. Gernikako Batzar Etxean ospatzen ari den Politika Orokorraren gaineko Osoko Bilkuran eskaini duen hitz egitean, Bizkaiko Ahaldun Nagusiak berretsi duenez "baikor egoteko arrazoiak badaude, baina goizegi da banderak airera erakusteko".
Bilbaoren esanetan Bizkaiak 2010 urteko zerga ekitaldia "aurreikuspenen gainetik" egon da eta %7ren ingurukoa izango da; horrez gain iragarri duenez 2010 urterako aurrekontua "gogorra" izango da eta gizarte gastua eta azpiegiturak lehenetsiko ditu. Zergen inguruko eztabaidaz esan duenez "krisialdiak ez dira unerik egokienak zerga sistemaren erabateko eraldaketari ekiteko".
Bestalde, Bizkaiko ahaldun nagusia konbentzituta agertu da "bakea lortzetik hurbil gaudela ", oraindik "adi mantendu behar dugun arren". Azpimarratu du ETA ez dela "ezeren hizketakide" eta "orrialdea ixten hasi behar duela". Gaineratu duenez, ezker abertzaleak "kotoiaren proba pasatu behar du, fede-egintzak agortuta baititugu".

Nabarmenak...
Ziortza-Bolibar
2026/05/15
ELORRIO
2026/05/14
LEZAMA
2026/05/14
BERRIA
2026/05/13
Araba
2026/05/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS