Prentsa Aretoa

Berriak

2010/10/04

Santurtzik legegintzaldia amaituko du 14 berdegune eginda; 11.arekin ari da orain

Santurtziko Udalak aisialdirako 11 berdegune egokitu ditu azken 3 urteotan eta  14. zenbakira iritsi nahi du legegintzaldia amaitu orduko, Ricardo  Ituarte herriko alkate jeltzaleak azaldu bezala. Berak gogoratu duenez, "egunotan Santurtzin umeentzako hiru jolastoki berri eta fitness gune bat inauguratu ondoren, kabiezesek ere izango du berea udaberri aldean".

Ezagutzera eman
Santurtzik legegintzaldia amaituko du 14 berdegune eginda; 11.arekin ari da orain

ARGAZKIA JAITSI

Alkateak aditzera eman duen bezala, zenbaki horretara iristeko falta diren guneak Joan Deuna gunean, Begoñako Andra María eta Gurrutxaga kaleak lotzen diren bidegurutzean eta Ranzari parkean kokatuko dira. Zehatzago esanda, Kabiezes inguruko aisialdi gunea lizitazio aldian dago eta 300.000 euroko aurrekontua aurreikusi da.

 
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!