Prentsa Aretoa
Berriak
2010/10/05
“Penagarria litzateke buruzagitzari buruzko aitzakiengatik Urdaibai eskualdearen gelditzera eramatea”
José Luis Bilbao Bizkaiko foru ahaldun nagusiak baieztatu duenez, "tristea litzateke buruzagitzaren inguruko aitzakiek Urdaibai eskualdearen gelditzera eramatea", baieztatu egin du ez dagoela Guggenheim 2ren inguruan Patxi López lehendakariaren eta beraren arteko aurkaketarik "kontua ez baita dominak jasotzea eta hauteskundeetara joatea". Gaineratu duenez, Eusko jaurlaritzak eskualde honetarako duen bizkortze egitasmoa "lau gauzatxok" baino ez dutela osatzen eta "arrakasta eskasa" izan du.
Gaurkoan Bizkaiko Batzar Nagusietan ospatu izan den osoko bilkuran, Bilbaok baieztatu du Aldundiak Guggenheim Bilbao Fundazioarekin "zabaltzeko ideia honetarako bideragarritasun azterketak finantzatzeko" izenpetu duen hitzarmena 2009ko Bizkaiko herrialde historikoko aurrekontu orokorretako partida batean aurreikusita dago.
Ahaldun nagusiak azpimarratu duenez, Urdaibaiko Guggenheim Museoa zabaltzeko egitasmoa "ez da eskualdearen bizkortze ekonomikorako soluzioa" eta "tristeena litzateke, argazki eta buruzagitzaren aitzakiapean, honek ezer ez egitera eta gelditzera eramatea. Hori izango litzateke penagarria herri, herri, herrialde eta eskualde honentzat".

Nabarmenak...
Ziortza-Bolibar
2026/05/15
ELORRIO
2026/05/14
LEZAMA
2026/05/14
BERRIA
2026/05/13
Araba
2026/05/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS