Prentsa Aretoa

Berriak

2010/10/08

Leire Corrales: “Riverari gorrotoa dario EAJk gidatutako gobernuen lanarenganako”

Leire Corrales Goti, EAJren legebiltzarkideak, bere harridura azaldu du, Antonio Rivera, Kultura Sailburuordeak, Brasiliako Arkitektura eta Museoei buruzko Nazioarteko Sinposio baten mundu zabaleko adituen artean egin dituen adierazpenen aurrean. "Riverak edonora darama eztabaida eta adierazpenokin Bilboko Guggenheim Museoari egin dion irudi kaltea ez da onargarri, bera Eusko Jaurlaritzako ordezkari izanik. Bada, Lopez Gobernuak ohitura duen arduragabetasun instituzionalaren lekuko da, beste behin".

Ezagutzera eman
Leire Corrales: “Riverari gorrotoa dario EAJk gidatutako gobernuen lanarenganako”

ARGAZKIA JAITSI

Legebiltzarkide jeltzaleak zehaztu bezala, "Rivera jauna, Eusko Jaurlaritzako ordezkari izateaz gain, Guggenheim beraren Administrazio Kontseiluaren kide era bada, hortaz, bere arduragabetasuna bikoitza da". Corralesek amaitu du: "ez da onargarri Guggenheim Museoaren irudia eta Euskadi beraren irudia modu honetan kalteturik gelditzea atzerrian".

Horrela, Corrales Gotik ihardetsi du; "batek esango luke Antonio Rivera jaunak oposizioan jarraitzen duela!, EAJ-PNVk gidatzen zituen gobernuen aurka kritika zorrotza egiten jarraitzen du, baina, kontua da, gaur egun, erantzukizun kargua duela Eusko Jaurlaritzan, euskal herritarren ordezkari dela uneotan eta, orain, horren irudi izan behar duela nazioartean". Legebiltzarkide jeltzaleak ñabartu duenez, "hortaz, Rivera Sailburuordeari aurreko gobernu abertzaleek egindako lanaren gainean gorrotoa dariola besterik pentsatzea ez zaigu gelditzen".
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!