Prentsa Aretoa
Berriak
2010/10/15
Armintzan izango da bihar Bizkaiko Sukalki Lehiaketaren VII. Edizioa
Urrustiniena Kultur Elkarteak eta Lemoizko Udalak bihar larunbata ospatzekoa den Bizkaiko VIII. Sukalki Txapelketa antolatzen dute. Sukaldaritza lehiaketa honek urte gutxi daramatzan arren, sendotu egin da eta gaur egun Bizkaiko erreferentea da horrelako sukaldaritza lehiaketen artean.
Horretarako, antolatzaileek Herrialde Historikoko sukalki sukaldaririk onenak batzeko lehiaketa egitea pentsatu zuten. Horregatik ba, Bizkaian ospatzen den halako azken lehiaketa da eta bertan parte hartzen dute aurrekoetan puntuaketarik onenak lortu dituzten sukaldari eta taldeek. Aurten 100 kazola espero dira.
Epaimahaiaren burua izango da Kepa Landa, Bilboko Ensanche jatetxearen jabea eta berarekin izango dira sukaldaritzan adituak, besteak beste Txomin Gómez, Pergola-Villa de Bilbao Hotelekoa (Bilbo); Aitor Elizegi, Gaminiz jatetxekoa (Zamudio); Ricardo Pérez, Yandiola jatetxekoa (BiIlbo); Fernando Marina, Ibaigane Gran Casino jatetxekoa (Bilbo); Jon Peli Hormaetxe, Aritxi Erretegikoa (Larrauri); Jokin Imatz, Jokin jatetxekoa (Bermeo); Josemi Olazabalaga, Aizian-Hotel Meliákoa (Bilbo); Agustín Landa, Gorozika sagardotegikoa (Muxika); Félix Askaiturrieta, Bolibar jatetxekoa (Bakio); Iñaki Inza, El Puente jatetxekoa (Bilbo); Carmelo Bilbao, Laudioko gastronomoa eta Luis Mari Prego, kazetari eta gastronomoa. Honen guztiaren aurkezlea izango da "Marko" ezizenez ezaguna den José Antonio Bastegieta .
Lehiaketa hau Lemoiz herriko toki paregabean ospatuko da, Armintzako portutik hurbil. Aurreko edizioetan egin izan den moduan udal pilotalekua egokitu da eguraldiak okerrera egiten badu.
Txapelketa honetan oso diru-sari garrantzitsuak ematen dira. Aurtengo edizioan 1500 euro inguruko kopurua banatuko da parte hartzaileen artean. Horrez gain, hiru trofeo berezi emango dira, bakoitza 500 eurotan baloratua.

Nabarmenak...
GORLIZ
2026/06/17
KARRANTZA
2026/06/17
LEKEITIO
2026/06/15
ETXEBARRI
2026/06/15
URDULIZ
2026/06/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
Kongresua
2025/03/26
Kongresua
2024/12/06
EBB
2025/08/13

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS