Prentsa Aretoa

Berriak

2010/10/19

“Aseguru Sozialaren transferentzia Estatutuaren amaiera arranditsua da eta hori lortzeko jardungo dugu”

Andoni Ortuzar EAJ-PNVren Bizkai Buru Batzarraren lehendakariak baieztatu duenez, Aseguru Sozialaren transferentzia Estatutuaren "amaiera arranditsua" izango da eta horri ekingo diotela. Gaineratu duenez,  "EAJ-PNVri dagokio gobernatzea" eta "horixe da egiten ari dena".

Ezagutzera eman
“Aseguru Sozialaren transferentzia Estatutuaren amaiera arranditsua da eta hori lortzeko jardungo dugu”

ARGAZKIA JAITSI

Radio Popular irratiari eskainitako elkarrizketan, Ortuzarrek azaldu duenez, EAJ-PNV "indartuta irten da oso hilabete korapilotsuak igaro ondoren; EAJ-PNVk erakutsi du dagoen tokian dagoela, Gobernu ardurekin zein oposiziotik, Euskadi dela bere ardura eta interesa".

Bere esanetan, "tristea izan ez balitz, barre egiteko litzateke, marra gorriak jarri dituena ez baitira izan PSOE edo Espainiar Gobernua, baizik eta PSE-EE". "Haiek dira igaro behar ez ziren marra gorriak jarri dituztenak, Aseguru Sozialaren Kutxa Bakarra apurtu behar ez zelakoan eta beraientzat  garrantzitsuena Euskadi baino Espainia bailitzan", gaineratu du.

Zentzu honetan azaldu duenez, EAJk eskatu duena izan da "Euskadirako autogobernu gehiago ekartzeko, botere gehiago, erabakitzeko gaitasun handiagoa eta gure burua gobernatzeko gaitasun handiagoa, horretarako sortu baitzen".
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!