Prentsa Aretoa

Berriak

2010/10/21

Sondikak enologia eguna ospatuko du igandean

Sondikak ardo kulturari eskeinitako eguna biziko du igandean, urriak 24. Ardo azokak goizeko 10:00etatik eguerdiko 15:00ak arte ospatuko da Txorierri Etorbidean, non erakusketaz, dastaketetaz eta ardo salmentaz gozatu ahal izango den. Jardunaldi hau ospatzen den bigarren urtea da,  aurten 20 izango dira kokatuko diren postuak, horietatik 16 jatorrizko deiturarekin, Errioxa, Arabako Errioxa, Rueda, Toro, Cádiz, Somontano, Cigales..., besteen artean. Bizkaiko Txakolina ez da faltako ezta munduko edozein lekutatik heldutako ardoak ere ez. Gainera, stand bi kokatuko dira, non Idiazabal gazta dastetzeko aukera egongo den. Pintxo hauek 50 zentimotara salduko dira.

Ezagutzera eman
Halaber 5€rengandik kopa berezia erosi ahal izango. Honekin, azokan erakusgai egongo diren ardo guztiak dastatu ahal izango dira. Txartel hau erosten duen edozeinek  ondoren zozketatuko den ardo kutxa eskuratzeko eskubidea izango du. Txikienak ere jai giroaz gozatzeko aukera izango dute. Goizeko 12:00etatik 14:00ak arte inguruan, umeentzako maskara tailerra eskainiko da. Aldi berean, azti bat azokako giroa alaituko du trikimailu eta agerraldi desberdinak garatuz.
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!