Prentsa Aretoa

Berriak

2010/10/23

Ortuzar: “Astelehenean López eta Basagoiti ospatzen egongo diren bitartean, gu lanean egongo gara Madrilen”

"Hitz gutxiago eta ekintza gehiago". "Mugimendua ibiliaz erakusten dela" da gaur goizean Andoni Ortuzar EAJ-PNVren BBBren lehendakariak Bakion  Mungialdeko alkate eta hautagai jeltzaleekin egin den topaketa parte hartzailearen markoan azpimarratu nahi izan duen gakoa. Berrikuntza eta esperientzia, horiek dira Ortuzarrek gaurko famili argazkiaz hitz egiterakoan erabili dituen hitzak. Halaber, jeltzale bizkaitarren buruak egunerokotasun politikoa deskribatzeko  alderaketa hau erabili izan du: "Astelehenean López eta Basagoiti Ajuria-Enean ospatzen egongo diren bitartean, gu lanean egongo gara Madrilen".

Ezagutzera eman
Astelehenean, urriak 25, Gernikako Estatutua ospatzeko egingo den ekitaldiaz EAJ-PNVren BBBren lehendakariak atzerako begirada bota du. Urte betea igarota "garaia da bakoitzak Estatutuaren alde egin duena ikusteko. Sozialista eta popularrek ez dute ezer egin. Zer egin dugu guk? Estatutua ekarri dugu eta datorren urtean  ekarri gabe dauden eskumenak ekarriko ditugu. Hori da gure helburua eta datorren urterako dugun egitasmoa". Beraz, Ortuzarren esanetan astelehenean argazkia errepikatuko da: haiek jaian eta gu lanean".

"Gainean dugun aldi hau landu behar dugu", baieztatu du. "Eta gauza berak balio du ETArentzat eta ezker erradikalarentzat. Hitz eta adierazpen gutxiago eta ekimen gehiago. Politikaren aldia da. Eta EAJ prest dago bakearen alde behar dena egiteko, egiten ari gara dagoeneko eta egiten jarraituko dugu, zuhurtasun eta zentzuz jokatu beharra dago, baina erabakitasunez. Gugatik ez da zapuztuko, bakerako aukerarik badago".

Gaur egun Bakioko Bakearen Parkean hartu den familia argazkiaren inguruan burukide jeltzaleak "pertsonengan" duen konfiantza berretsi izan du, "Pertsonak dira guretzat garrantzitsuenak, alderdiarekin eta egitasmoekin batera", eta izena jartzen diegu: Angel Mari Acillona (Arrieta), Aitor Apraiz Imatz (Bakio), Ainara Zelaia Markaida (Fruiz), Mª Jesús Meñika (Gamiz-Fika), Jesús Mari Fullaondo (Gatika), Salba Artaza Argintxona (Laukiz), Joseba Koldo Alzaga (Maruri-Jatabe) eta Izaskun Uriagereka Legarreta (Mungia). "Buruan dugu 2020ko Euskadi berrian, marko politiko eta juridiko berria behar du Euskal Aberriaren aldarrikapenean eta etorkizuna erabakitzeko eskubidean oinarrituta. Ekimen hori ADOS deitzen da".
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!