Prentsa Aretoa

Berriak

2010/10/25

Ana Madariagaren esanetan “zentzugabea“ da “ez betetzeak ospatzea”

Ana Madariaga Bizkaiko Batzar Nagusietako lehendakariak Gernikako Estatutua gogoratzeko gaurko ospakizunaren inguruan aditzera eman duenez "ez da zentzuzkoa ez betetzeak ospatzea".

Ezagutzera eman
Ana Madariagaren esanetan “zentzugabea“ da “ez betetzeak ospatzea”

ARGAZKIA JAITSI

Radio Euskadiri eskainitako elkarrizketan, Madariagak adierazi du "ez betetzeak ospatzea apur bat zentzugabea" dela, Estatutuaren 31. urteurrena ospatzen delako eta errealitatean "bete gabe dagoen 31.urteurrena da".

"Egun garrantzitsua da gizarte honek egin dituen aurrerapenak kontuan hartuta, eta onartu behar da hau Autonomia Estatutuari esker izan dela. Hori hor dago eta gaur egun ere gizarte honek bizitza maila ona du emaniko urrats horiei esker; baina salatu behar da gehiegizkoa dela 31 urteetako ez betetzea" azaldu du.
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!