Prentsa Aretoa
Berriak
2010/10/27
Bizkaiak aurrea hartuko dio argi-kutsadura desagerrarazteko zereginari
Lehengo eta behin gaiari buruz dagoen informazio guztia bilduko da, argiteria publikoan eta kanpoko argiztapenetan eskumenak dituzten erakunde guztiek mota horretako kutsadura desagerrarazteko erabili ahal izango duten Plan Zuzentzailea diseinatzeko aukera emango duena.
Ingurumen Sailari atxikitako Bizkaiko Iraunkortasunerako Institutuak argi-kutsaduraren gaineko azterketa bat egiteko lankidetzako hitzarmena sinatu du Tecnalia Corporación Tecnológicarekin. Azterketak argi gehiegikeriak edo neurriz kanpokoak eragindako kutsadura murrizteko urrats berriak emateko aukera emango du.
Azterketaren lehen zatian toki, eskualde zein nazioarte mailan gaiari buruz dagoen informazio guztiaren bilketa egingo da. Agiri zientifikoak, arautegia, gida teknikoak, legeria eta argi-kutsaduraren eremuan diharduten ospe handiko erakundeak, besteak beste, izango ditu oinarri.
Azterketaren ondorioz prestatuko Plan Zuzentzailearen helburua honako hau izango da: eskuliburu praktikoa izatea, argiteria publikoan eta kanpoko argiztapenean eskumenak dituzten erakunde guztiek erabil dezaten. Plan Zuzentzailea instalazioetan ezartzeko balizko arautegia, konponbide teknologikoak eta haiek kudeatzeko gomendioak identifikatzeko gida izango da, betiere gure lurralde historikoko hiriguneetan batez ere jasaten ari den gehiegikeriazko argiaren ondorioak gutxitze aldera.
Gure lurralde historikoko udalek argiteria publikoari, instalazioei eta eraikin publikoei buruzko gaietan duten politika egokitzen lagundu, koordinatu eta sustatzeko neurri egokiak hartuko ditu Bizkaiko Foru Aldundiak. Ingurumen Sailak dagoeneko jokabide horren aldeko politikak abiarazi ditu. Aurrerantzean foru erakundeak sustatutako obra publikoetan eta eraikinetan energia aurreztu eta argiteria zuzen erabiltzeko irizpideak indartu egingo ditu.
Bizkaiko Iraunkortasunerako Institutuaren eta Tecnalia Corporación Tecnológicaren arteko lankidetzako hitzarmen honen barruan garatuko den lanaren helburua da Bizkaiko toki erakundeek argi-kutsadura eta gastu energetikoa murrizteko eta, azken finean, hiritarren kalitatea hobetzeko neurriak har ditzaten.
Helburu horiek lortzeko ahaleginetan, elkarrizketak egingo dira argi-kutsaduraren eta argiteriaren araupeketaren arloko adituekin, errepide, kale eta monumentuetako teknikariekin... era horretara beste lurralde eta autonomi erkidegoetako errealitatea ezagutuzeak eta toki erakundeen egungo egoera ezagutzeak Plan Zuzentzailea konponbide errealistagoetara bideratzeko aukera eman dezaten.

Nabarmenak...
Ziortza-Bolibar
2026/05/15
ELORRIO
2026/05/14
LEZAMA
2026/05/14
BERRIA
2026/05/13
Araba
2026/05/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS